EZAGUTU APARTAMENTUA

Xoxote

XOXOTE deitzen diogu Azpeitiako Xoxote mendi aldera begira dagoelako apartamentu hau.

30m2-ko apartamentu honek gela itxi bat du, bere bainu eta dutxarekin. Bi lagunentzako ohe independenteak, edo bikoteentzako 180 cm-ko ohea.

Sukaldea eta egongela artean ez dago hormarik. Eta egongelan ohe bihur daitekeen bi lagunentzako kalitatezko sofa dago.

Sukaldea beharrezkoa den tresneria guztiarekin ekipatua.

Neguan goxo-goxo sentitzeko beheko sua, eta udaran Xoxote aldera begira terrazan lasai egoteko aukera. Terrazara logelatik edota egongelatik irten daiteke.

Bere zelai berde independentea, hamakan etzan eta zerura begira naturaz gozatuz lasai egoteko.

Horrez gain, arropa garbigailua, barbakoa, beheko sua pizteko egurra, umeentzako sehaska, umeentzako aulkiak …eta beste hainbat gauza eskura, apartamentu bakoitzak bereak.

EGIN ZURE ERRESERBA

Erreserbatu orain

Erreserbatu

GOXO GOXO LANDETXEA

Xoxote apartamentuko amenitiak

  • Berogailua / Aire girotua

  • Su baxua

  • Wifi

  • Aparkalekua

  • Terraza

  • Jolaslekua inguru berdea

  • TV internetarekin

  • Mahai jokoak

  • Barbakoa

  • Arropa garbigailua

  • Ontzi garbigailua

  • Kafe makina

  • Ile lehorgailua

  • Sehaska

  • Haurren aulkia

TALDE BAT ZARETE?

Ernio + Xoxote

Eta bi familia edo taldetxo zaretela, eta denok elkarrekin nahi duzuela egon?

Orduan, eskatu giltzak, eta batetik Ernion dagoen atea ireki, bestetik Xoxoten dagoen atea ireki, eta…hara!! Denok establezimentu batean egongo bazinete bezala! Mahaiak bat egin eta elkarrekin jateko aukera bai barruan, edota bai kanpoan.

ESKATU INFORMAZIOA