EZAGUTU APARTAMENTUA

Ernio

ERNIO deitzen diogu Errezilgo Hernio mendi aldera begira dagoelako apartamentu hau.

30m2-ko apartamentu hau ezinduentzat ere egokituta dago. Gela irekia du, hau da, sukaldea, egongela eta gelaren artean ez dago hormarik. Bere bainua du dutxarekin.

Bi lagunentzako ohe independenteak, edo bikoteentzako 180 cm-ko ohea. Edota ohe bihur daitekeen bi lagunentzako kalitatezko sofa.

Sukaldea beharrezkoa den tresneria guztiarekin ekipatua.

Neguan goxo-goxo sentitzeko beheko sua, eta udaran Hernio aldera begira terrazan lasai egoteko aukera.

Bere zelai berde independentea, hamakan etzan eta zerura begira naturaz gozatuz lasai egoteko.

Horrez gain, arropa garbigailua, barbakoa, beheko sua pizteko egurra, umeentzako sehaska, umeentzako aulkiak…eta beste hainbat gauza eskura, apartamentu bakoitzak bereak

EGIN ZURE ERRESERBA

Erreserbatu orain

Erreserbatu

GOXO GOXO LANDETXEA

Ernio apartamentuko amenitiak

  • Ezinduentzat egokitua

  • Berogailua / Aire girotua

  • Su baxua

  • Wifi

  • Aparkalekua

  • Terraza

  • Jolaslekua inguru berdea

  • TV internetarekin

  • Mahai jokoak

  • Barbakoa

  • Arropa garbigailua

  • Ontzi garbigailua

  • Kafe makina

  • Ile lehorgailua

  • Sehaska

  • Haurren aulkia

TALDE BAT ZARETE?

Ernio + Xoxote

Eta bi familia edo taldetxo zaretela, eta denok elkarrekin nahi duzuela egon?

Orduan, eskatu giltzak, eta batetik Ernion dagoen atea ireki, bestetik Xoxoten dagoen atea ireki, eta…hara!! Denok establezimentu batean egongo bazinete bezala! Mahaiak bat egin eta elkarrekin jateko aukera bai barruan, edota bai kanpoan.

ESKATU INFORMAZIOA