COVID-19

GOXO-GOXO LANDETXEAN COVIDari aurre egiteko neurriak hartzen ditugu. Ondoren ikus ditzakezu hartzen ditugun neurri eta protokoloak:

  • Covid-19aren esposizio-arriskua kontrolatzeko, kontingentziaplan bat prest dugu.
  • Zure egonaldiak irauten duen bitartean, eskura izango dituzu garbitu eta desinfektatzeko higiene-neurri egokiak.
  • Formakuntza jaso dugu eta babeserako beharrezkoak diren baliabide guztiak eskura dituzu.
  • Indartu egin ditugu bezeroak irten ondorengo garbiketa- eta desinfekzio-programak.
  • Zerbitzuak egokitu ditugu kutsatze-arriskua gutxitzeko, informazioa eska dezakezu.
  • Errespetatu 2 metroko segurtasun-tartea, bai langileekin eta baita beste bezeroekin ere.
  • Erabili zure eskura aurkituko dituzun soluzio desinfektatzaileak.
  • Higiene pertsonaleko hondakinak botatzeko, erabili komunetan aurkituko dituzun tapadun zakarrontziak.
  • Sintomarik izanez gero (sukarra, eztula, eztarriko mina…) jakinarazi ostatuko langileei. Euskadin Covid-19aren aurrean osasun-arreta jasotzeko telefonoa: 900.20.30.50.