ONGI ETORRI GOXO-GOXO LANDETXERA
GOXO-GOXO Landetxeko jabeak Errezil izeneko herri txiki batean bizi garen familia bat gara. Geu ere landetxearen ondoan bizi gara. Gure logoa gure familian dago oinarrituta, eta esaldia gure haurren izenen esanahia da:
IBAI (Ibaia), IZARNE (Izarra), AGOITZ (Herri txiki bat), ZORION (Zoriontasuna) eta LOREA (Lorea).
“GOXO-GOXO, Herri txiki batean, Ibaiaren ertzean, Loreen artean etzanda, Izarretara begira, aurkitzen da Zoriontasuna”.
Landetxeak bi apartamentu ditu; bata ERNIO eta bestea XOXOTE. Argitsuak dira, eta bakoitzak bere terraza eta bere zelaia ditu, eta aparkalekua.
Ingurumen natural paregabean kokatua egonik, lasaitasuna da nagusi. Euskal Herria ezagutzeko kokapen egokia (hiriburuetatik gertu, kostatik eta barnealdeko gune zoragarrietatik gertu).
Umeekin etortzen diren familientzat haurrekin jolasean aritzeko zelaia dugu, eta animaliak ikusteko aukera era badago inguruan (ardiak, arkumeak, txakurrak, oiloak, astoak…).

AUKERATU ZUREA
Apartamentuak
TALDE BAT ZARETE?
Ernio + Xoxote
Eta bi familia edo taldetxo zaretela, eta denok elkarrekin nahi duzuela egon?
Orduan, eskatu giltzak, eta batetik Ernion dagoen atea ireki, bestetik Xoxoten dagoen atea ireki, eta…hara!! Denok establezimentu batean egongo bazinete bezala! Mahaiak bat egin eta elkarrekin jateko aukera bai barruan, edota bai kanpoan.